Lanekoa

Ataria » Lanbide-garapena: baldintzak, epeak eta ebaluazio- eta esleipen-prozedurak (2022)

Lanbide-garapena: baldintzak, epeak eta ebaluazio- eta esleipen-prozedurak (2022)

Gaurko EHAAn argitaratu dute 1184/2023 EBAZPENA, ekainaren 19koa, zeinaren bidez arautzen diren Osakidetzaren mendeko zerbitzu-erakundeetako profesionalentzako 2022ko ekitaldiko lanbide-garapenaren maila esleitzeko ohiko deialdiaren baldintzak, eskabideak eta ebaluazio- eta esleipen-prozedurak.

Prozesu honetan, Osakidetzako lanbide-talde guztietako langile finkoek eta ez-finkoek parte hartu ahal izango dute, baldin eta ebazpen honetako 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta deialdian ezarritako eskaera-epean Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan aktibo badaude edota senideak zaintzeko, genero-indarkeriagatiko edo zerbitzu bereziengatiko eszedentzian badaude, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legean ezarritakoaren arabera.

Parte-hartzaile bakoitzak eskaera bakarra egin beharko du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lanbide Garapeneko aplikazio informatikoaren bidez (https://lanbidegarapena.osakidetza.eus helbidean eta Osakidetzaren webgunean dago erabilgarri). 

Profesionalak 2022ko abenduaren 31n bete beharko ditu lanbide-garapeneko mailara iristeko baldintzak, bai eta zerbitzuan emandako urteak ere.

Eskatzaileek hilabeteko epea izango dute, ebazpen hau indarrean jartzen den egunetik aurrera, eskabidea eta dagokion dokumentazioa bete eta aurkezteko, artikulu honetan ezarritakoaren arabera.

Informazio guztia daukazue ondoko esteka honetan: 1184/2023 EBAZPENA, ekainaren 19koa.