Ekintza sindikala

Ataria » Apirilaren 27an, greba Arabako ESIko landa-eremuko Lehen Mailako Arretan

Apirilaren 27an, greba Arabako ESIko landa-eremuko Lehen Mailako Arretan

SMEk, SATSE, ESK, LAB, UGT, CCOO eta SAE sindikatuekin batera, Arabako ESIko landa-eremuko Lehen Mailako Arretako profesionalen aldarrikapenak babesten ditugu. Horregatik apirilaren 27ko greba deialdian parte hartuko dugu.

Gure ustez, lan-baldintzen aldaketak baldintza horiek eragiten dieten pertsonen ordezkariekin negoziatu behar dira, eta ez, ezarri alde bakarreko jokabideaz Osakidetzak egiten duen legez.

Gainera, landa-eremuko profesional eta biztanleen kasuan, kontua are larriagoa da, izan ere lan-baldintzen aldaketa horiek eragin zuzena izan baitezakete herritarrek jasotzen duten osasun-arretaren jarraipenean. Landa-eremuaren berezko ezaugarriak direla-eta (sakabanatze geografikoa, garraio publikoa bezalako zerbitzuen eskasia, eta abar), eremu horietan bizi den biztanleriak kezka handiz ikusten du osasun-zerbitzuaren jarraipena nola mugatzen ari den.

Herritar guztiei, hirikoei zein landakoei, osasun-laguntzan ekitatea eta kalitatea bermatzea guztion erantzukizuna da. Landa-eremuetako biztanleak eta osasun-arloko profesionalak ez dira bigarren mailakoak.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.