Iritziak
Lanbide-Garapena: II. kapitulua, 2023.10.23ko bileraren laburpena
2023ko iraileren 23an egindako bileran Dekretuaren 7., 8., 9. eta 10. artikuluak jorratu ziren
8. artikuluan zehazten dira ebaluazio-irizpideak, eta horrek sortu zuen eztabaida handiena.
A, B eta C blokeen puntuazioa
Zuzendaritzak egindako proposamenak oraindik ere eskatzen du bloke bakoitzean gutxieneko kopuru bat lortzea. A blokean eta C blokean maximoak aldatu ditu; B blokeak (prestakuntzakoak) ez du maximorik. Baina, gure kalkuluen arabera, A eta C blokeetako maximoen arabera ezarritako minimoak lortzeko, eskakizunek 2005. urteko ereduan eskatzen zirenak baino nabarmen handiagoak diren ehunekoak dakartzate.
Kontua da ez dakigula zein item baloratuko diren bloke bakoitzean; izan ere, Administrazioaren arabera, subjektibotasun handienekoak ezabatuko dira (horregatik murriztu dira maximoak). Item bakoitzari zer puntuazio dagokion ere ez zaigu jakinarazi. Horregatik, informazio hori eman diezagutela eskatu dugu. Zuzendaritzak esan du ondorengo bilera batean baloratuko dela.
SMEk 2022an Osakidetzari helarazi zion proposamen/alegazioan (afiliatuentzako esteka), subjektibotasun-karga txikiena duten itemei puntuazio handiagoa ematearen alde egin genuen.
Era berean, C blokeari dagokionez, azpimarratu behar dugu enpresarekiko konpromiso gisa baloratu behar dela estaldura zaileko lanpostuetan lan egitea bai eta autokontzertazioa egitea edo profesional faltagatik aparteko beste edozein lan egitea ere. Hasiera batean, Zuzendaritza ez da uzkur agertu proposamen horrekin, baina ikusiko dugu nola amaitzen den guztia.
Etengabeko Prestakuntza
Administrazioak nahi du profesional batek maila jakin batean dagoen bitartean egiten duen prestakuntza kontuan hartzea, bakarrik goragoko hurrengo mailara iritsi ahal izateko.
Sendagileen Sindikatutik azken 15 urteetan egindako prestakuntza guztia kontuan hartzea defendatu dugu. Hauek izan dira SMEren argudioak:
- Profesional batzuek sarbidea izateko dituzten zailtasunak.
- Pandemiaren urteak (Epiak jarri eta kenduz ez dugu prestakuntzarako denbora askorik izan).
- Genero-arrakala (adingabeak zaintzeko murrizketak, familia-kontziliazioa…).
Alderdi horiek asko azpimarratu ondoren, Osakidetzak adierazi du “ezohiko zirkunstantzietarako haztapena” baloratuko duela, baina xehetasun gehiagorik eman gabe.
Euskara eta beste hizkuntza titulazioari dagokionez (ingelesa, frantsesa eta alemana), SMEk eskatu du B blokean jasotzea, profesionalek ildo horretan egiten duten ahalegina aitortzeko. Osakidetzak ere baloratuko du.