Iritziak

Ataria » Lanbide-Garapena: III. kapitulua, 2023.11.20ko bileraren laburpena

Lanbide-Garapena: III. kapitulua, 2023.11.20ko bileraren laburpena

2023ko azaroaren 20ko bileran, zirriborro-dokumentuaren 11 eta 12. artikuluak eta xedapen indargabetzaileak jorratu ziren

11. artikuluan, SMEkook, urtero lanbide-garapenerako deialdiak egiteko beharra azpimarratu dugu.

Ebaluazio negatiboa lortuz gero ebaluazio berri bat eskatu ahal izateari dagokionez, ebaluazio negatiboaren kontzeptua argitzea eskatzen dugu. Egungo ereduan ofizioz kanpo geratzen dira B blokean gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten hautagaiak, eta, beraz, ebaluatutzat jotzen ez direnak. Horrela egiten da pertsona horiek zigortzea saihesteko.

Sendagileen Sindikatukook eskatu dugu argitzeko zer irizpideren bidez lortzen duten tarteko agintariek gainerako profesionalak ebaluatzeko gaitasuna; izan ere, batzuetan, zerbitzua edo zerbitzuko profesionalak ezagutzen ez dituen buruzagitza batek, duela gutxi izendatutakoa,  egiten du ebaluaketa.

Izendapen askeko karguei dagokienez, honako hau defendatzen dugu: kargu hori lau urtez bete izanagatik, ez dagokiela zuzenean laugarren maila ematea pertsona horiei.

Hurrengo bilerarako deia egin digute, 2024ko urtarrilaren 29rako. Osakidetzako zuzendari nagusiaren hitzetan, dekretu berri honek ez du presarik, gaur egun ez baitago lehentasunen artean.