Karrera profesionala. Alarma faltsua

Argitalpen horren ondorioz, zuetariko askok galdetu diguzue ea horrek esan nahi duen karrera profesionalean “izena emateko” epea ireki dela. Erantzuna da EZ, ez baita deialdia bere horretan argitaratu.

OSATEKen lan eskaintza publikoaren onartzea argitaratu da

Osasun Sailak eta Osatekek enpleguaren kalitatea hobetzeko bere gain hartutako erronka eta proiektu estrategikoei berariazko erantzuna emateko hartutako konpromisoarekin jarraitzeko, bidezkoa da 2022. urterako enplegu-eskaintza publiko baterako deialdia onartzea.

Gizarte Funtsa 2021: eskabide onartuak eta baztertuak

Gaur, apirilak 25, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 22ko 366/2022 Ebazpena argitaratu da. Bertan, 2021eko Gizarte Funtsetik onartutako eta baztertutako eskabideen zerrenda; %7ko galera ekonomikoa ez gainditzeagatik banaketatik kanpo utzitako eskabideen zerrendak; eta beste arrazoi batzuengatik Gizarte Funtsaren banaketatik kanpo utzitako eskabideak argitara ematen dira.

Aldi baterako kontratazioa BAME

926/2022 Ebazpena, zeinaren bidez 2022an osasun-prestakuntza espezializatua amaitzen duten profesionalak (BAME-BAPE-BAFE) kontratazio-zerrendetan sartzeko prozesua garatzen den.

Osakidetzako webgunearen erabiltzaileentzako oharra

Osakidetzak webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko asmoz, segurtasun-protokoloa eguneratu du modu seguruagoan egiteko Osakidetzara konektatzeko erabili ohi duzun ordenagailu, tableta edo mugikorrarekiko datu-trukaketa.