Iritziak

Ataria » 2022/10/10eko mahai sektoriala: beste negoziazio huts bat Osakidetzarekin

2022/10/10eko mahai sektoriala: beste negoziazio huts bat Osakidetzarekin

Euskadiko Sendagileen Sindukatuak mahai sektorialetik alde egin du ordezkaritza duten gainerako sindikatuekin batera.

Gai-zerrendako puntuak hauek izan dira:

  • Kontratazio-akordioa
  • Baimenak. Behin betiko agiria
  • % 4ko ordainsari-osagarria. Soldatak parekatzea.

1.- Kontratazio-akordioa.

Ezer berririk ez da antzematen aurreko buletin batean esandakoaren aldean. Aldi baterako Kontratazioko Akordioaren Jarraipen Batzordea


2.- Baimenak. Behin betiko agiria

Osakidetzak zazpigarren aldiz eta behin betiko gisa aurkeztu du Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioaren lizentzien eta baimenen atalean egin diren aldaketen zirriborroa. Aldaketa horietako batzuk Euskadiko Sendagileen Sindikatuak egindako alegazioei esker egin dira. Hala ere, Administrazioak ez ditu kontuan hartu SMEk Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko profesionalen arteko bidegabekeriak saihesteko egin dituen iradokizunak, ezta ere lanaldia murrizteari dagokionez proposatutako hobekuntzak, familiako bateragarritasuna bermatzeko. Beraz, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak oraingoz baztertu egin du behin betikoa izan nahi zuen proposamen hori.

3.- %4ko ordainsari-osagarria. Soldatak parekatzea.

Gai zerrendan sartu den puntua, beste behin ere, sindikatuek hala eskatuta, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko (TGEEZ) profesionalei osagarri hori ordaintzeko negoziazioa aztertu eta berriro abiarazteko.

Berriro ere, Administrazioaren erantzuna ezezko biribila izan da eta “egoera sozioekonomikoaren hobekuntzari” baldintzatua. Giza Baliabideetako zuzendariaren arabera, behin baino gehiagotan eskatu diote txostena Ogasun eta Funtzio Publikoari, kolektibo horiei %4ko osagarria aplikatzea posible izango litzatekeen ikusteko. SMEk eskatu du aipatu eskaera dokumentu horren froga agiria erakusteko, Osakidetzako zuzendaritzak esandakoa berresteko, orain arte ez baitugu horren berririk.

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eta gainerako sindikatuek, aitzakiekin, jarrerarekin eta Osakidetzaren negoziatzeko nagikeriarekin nazkatuta (egonkortzeko LEP, garapen profesionaleko eredu berria…), Mahai Sektoriala uztea erabaki dugu, Administrazioak norabidea aldatu arte.