Ekintza sindikala

Ataria » Azaroaren 30eko greba-deialdia

Azaroaren 30eko greba-deialdia

Azaroaren 30erako deitutako grebari dagokionez, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak honako hau adierazi nahi du

  • Gure ustez, horrelako ekintzak Mugimendu Feministak gidatu behar ditu, eta gure erantzukizuna, sindikatu profesionala garen aldetik, amankomunak zaizkigun aldarrikapenetan laguntzea da.
  • SMEn bat gatoz zaintza-eredua aldatzeko beharrarekin eta horrek duen garrantziarekin, zereginen banaketa emakumeen eta gizonen artean bidezkoa izan dadin.
  • Sendagileen Sindikatua berdintasunarekin konprometitutako sindikatua da. Izan ere, 2021eko Osakidetzaren Berdintasun Planaren garapenean aktiboki parte hartu zuen, eta hura sinatu zuten bi sindikatuetako bat izan zen. Hain feminizatua dagoen gure enpresako lan-baldintzak hobetzea helburu zuen planak. Gaur egun, Osakidetzako langileen % 78 emakumeak dira, eta sendagileen artean % 64 dira emakumeak.

Horregatik, berdintasunaren bidean lanean jarraituko dugu, orain arte egin dugun bezala.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.