Ekintza sindikala

Ataria » Prestakuntza amaitzeko dauden BAME, BABE, BAFE, … langileak: Osakidetzaren kontratu eskaintza

Prestakuntza amaitzeko dauden BAME, BABE, BAFE, … langileak: Osakidetzaren kontratu eskaintza

Sendagileen Sindikatua profesionalen elkarte bat gara, gure kolektiboaren lan-eskubideen alde borrokatzen duena, eta horrek, logikoa denez, prestakuntzan dauden langileak barne hartzen ditu.

Izan ere, SMEk logistikoki lagundu zien gazte profesional horiei Madrilgo mobilizazioetara joan zirenean, BAME, BABE eta BAFE plazak aurrez aurre eta denbora errealean aukeratzea eskatzeko. Era berean, Sendagileen Sindikatuak demanda ugari jarri ditu, batzuk lehen instantzian irabazitakoak, prestakuntzan dauden langileen aparteko ordainsariei dagokienez.

Espezialitate desberdinetako BAME, BABE eta BAFE prestakuntza amaitu edo amaitzen ari diren hainbat pertsona, harremanetan jarri dira SMErekin, oraindik ez dutelako jaso Giza Baliabideen Zuzendaritzaren kontratazio-eskaintzarik.

Osakidetzaren aurreikuspenik eza amorragarria eta eguneroko kudeaketa lanetan etenik ez duena; batez ere, kontuan hartzen badugu Osasun Sailak behin eta berriro zin egiten duela hedabideetan arazoa ez dela diru falta, profesional fakultatiboen falta baizik.

Horregatik asko harritzen gaitu pelikularen hiru laurdenak baino gehiago pasatu direnean, Osakidetza besoak gurutzatuta dagoela ikusteak, beste osasun-zerbitzu batzuk edo, are gehiago, medikuntza pribatua fakultatiboen belaunaldi berri hau noiz eskuratuko zain.

Atzo, maiatzaren 25ean, horri buruzko informazioa eskatu genion Giza Baliabideen Zuzendaritzari. Oraindik ez dugu informazio hori jaso, eta funtsezkoa iruditzen zaigu profesional horien etorkizuna zaintzeko.

Horregatik, azken urteko BAME, BABE eta BAFE taldeko langile bazara, eskertuko genizuke inkesta txiki honi erantzutea.

Azken urteko BAME, BABE, BAFE… langileentzat galdetegia